XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Liburuak - erantzun dio Arronak.

Berearen aldean hotza du ahotsa faktorrak, honela deritzo Azkuek.

Ondo ari da, bakoitza bere lekuan, sinetsita egiten ez badu ere.

- Euskarazkoak, jakina - Juleni begirik kentzeke gaztea -.

Legalak izango dira horregatik?

- Adarrik ez niri - sartu da Arrona makinistaren begietan -.

Beraiek azalduko zaizkik jasotzera.

Burubiko motor hungariarra ikusi uste izan du Julenek hurrengo geltokiko nagusiaren begirada nekatuan, zeru atal batekin ekialdean.

Bagoi bat gero.

Eta beste bat.

Ilunago pintatutako bat ostean.

Posta.

Atzean gelditu da bihurgunea eta malkarreko soroaren ederra, eguzkiak behar lukeen alderantz etzanda dagoen belar beltza.

Orain bere garita atzean dagoen arren ikusi ezin duen orratzainak jarria du bide artezean.

Eta hor dator, bareztua.

Atzera egingo du jendeak.

Izu begiz baina inoiz gutxitan bezala ikusitako irriz egingo dute atzera umeek.

Ez du inork jauzi egin, atea zabalduta zenbait buru ikusten baditu ere jaisteko imintzioz, elkarren gainean, haizearen kontra begira guztiak, itxaroten zeuden bakanen artean aurpegiren bat identifikatu nahian agian.

Eta galgek irristaka geldiarazi dute arratsaldeko lehen tren hura, muturrak nasa hasierarekin bat egin duen arte.

Atzerantz egin du segundu laurden batean.

Zanbuluka ikusi du jendea bagoi barruetan.

- Ondo da.

Norako? - galdetu du mutil garaiak.

Ume bat balitz bezala eusten dio paketeari, zer gerta ere, bertan erori eta hausteko beldurrez.

- Bilborako - gero eta petralago Arronak.

- Norako? (...).